Disziplinak eta normak

Kirol honetan kontuan hartu behar ditugun normak hauek dira.

Abiadura eta fondoa disziplina nagusiak dira, eta bakoitzean beste disziplina batzuk sartuta daude. Sinplifikatuz, abiadura distantzia motza baina intentsitate handian egin behar da (100,200m…). Fondoa distantzia luzeak dira baina intentsitate baxuarekin egiten dira.

Beste disziplina asko abiadurarekin erlazionatuta daude, hala nola; jauziak, jaurtiketak, hesi-lasterketak, txandakako lasterketak.


Fondo-ko disziplinen artean; oztopo lasterketa, cross-ak trail-ak eta maratoiak daude.

Bestetik, kontuan hartu behar dugu abiaduran fondoan baino norma konplexuagoak daudela.

ARAU GARRANTZITSUA

Edozein lasterketa bat hasi baino lehen lasterkariak geldi egon behar dira. Hori kontrolatzeko arbitro bat egongo da, eta bultzadak eta horrelako oztopoak debekatuta daude.

Beste kiroletan bezala lehiakide bakoitzak bere taldea edo herrialdea errepresentatzen du.

Lasterketa baten amaiera 5cm-ko marra beltz batek adierazten du. Lasterketa amaitzearren kirolariak enborraren edozein zati marratik pasa beharko du.