Atletismoa munduko kirolik zaharrenetariko bat da eta hainbat disziplina ditu, hala nola; lasterketak, jauziak, jaurtiketak eta proba konbinatuak. Atletes hitz grekotik datorkigu, hortik Aethos hitza «ahalegina» esan nahi du. Azken mendeetan atletismoaren disziplina desberdinak praktikatu dira Nafarroa mailan, eta, 1923an 5km-ko lasterketa garrantzitsu eta lehenetariko bat egon zen. Atletismoa hazten joan zen eta hau kudeatzeko Atletismoko Nafar Federazioa sortu zen.
Atletismoko Nafar Federazioa (FNAF) Nafarroako Foru Erkidegoko atletismoa kudeatzen duen erakundea da, 1925ko urtarrilaren 9an sorturikoa. Gaur egun 27 kide osaturiko batzar orkor batek eratzen du, eta haren barnean 22 klub talde integratuta daude.